Ortoklasa, beiraren, zeramikaren edo marmolaren ekoizpenean erabiltzen dena, bere senide batekin ageri da hemen: amazonita, berde koloreko barietatea, harribitxi gisa estimatua eta babesaren eta emakumezkoen indarraren ikur gisa ulertua. Sinbolismo honek Eugiko emakumeen memorian egiten du elkarrizketa: eguneroko bizitza uztartzen zuten ez bakarrik etxeko zerbitzuen eta zaintzaren bidez, baizik eta goizean abereak larre altuetara eramanez eta iluntzean jasoz. Marrubiak eta beste fruitu basati batzuk biltzen zituzten Iruñean saltzeko, eta txindorretatik ikatzaren garraioan laguntzen zuten. Gauez, josten edo ehuntzen aritzen ziren.